Uterga-Otano eta Aldabe-Saldias nagusitu dira Nafarroako erremonte txapelketak Baztanen egin duen asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 19:00
Aldabe eta Saldias nagusitu ziren larunbatean Erratzun jokatutako hirugarren jardunaldian.

Ortziralean Iruritako Aranabian eta larunbatean Erratzuko Etxeleberten jokatu dituzte bigarren eta hirugarren jardunaldia

Ortziralean Iruritako Aranabian eta larunbatean Erratzuko Etxelebert pilotalekuan jokatu dituzte Nafarroako erremonte txapelketako bigarren eta hirugarren jardunaldian. Berako lehen jardunaldian egin zuten bezala, Iruritan ere bi partidak irabazi zituzten Xanti Uterga doneztebarrak eta Otanok eta lider dira. Larunbatean Erratzun Aldabe eta Aimar Saldias oiztarra gailendu ziren eta larunbatean Erratzuko Etxelebert pilotalekuan jokatu dituzte Nafarroako erremonte txapelketako bigarren eta hirugarren jardunaldian. Berako lehen jardunaldian egin zuten bezala, Iruritan ere bi partidak irabazi zituzten Xanti Uterga doneztebarrak eta Otanok eta lider dira. Larunbatean Erratzun Aldabe eta Aimar Saldias oiztarra gailendu ziren.

Ortziralean Iruritan

Ortziralean Iruritan jokatutako jardunaldian Utergak eta Otanok 20-12 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Barricarti eta 20-10 Zeberio II.ari eta Ioni. Zeberio II.ak eta Ionek 20-19 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Barricarti.

Larunbatean Erratzun

Larunbatean Erratzun jokatutako jardunaldian, Aldabek eta Aimar Saldias oiztarrak 20-12 irabazi zieten Matxin III.a eta Azpirozi eta 20-17 Zeberio II.ari eta Ioni. Beraz, lehenbiziko lau puntuen jabe egin ziren Aldabe eta Saldias. Matxin III.ak eta Azpirozek 20-15 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Ioni

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun