'Baginen' liburua aurkeztuko dute Elizondon ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 08:00
Cira Crespo eta Elena Ziordia liburuaren aurkezpenean

Nafarroako I. Liburu Azoka martxan da ekitaldiekin Iruñean, Tuteran, Elizondon eta Lizarran. Ekainaren 3an Baztango Liburutegian izanen da liburuaren aurkezpena 18:30ean.

Cira Crespok eta Elena Ziordiak haien azken liburuaren aurkezpena eta sinaketa eginen dute. Baginen Euskal Herriko historia kontatzen duen liburua da, baina emakumeen bitartez, ikuspuntu desberdin batetik.

Liburuaren sinopsia

Izan ginela badakigunez, nor izan ginen eta zer egin genuen galdetu behar. Horiei erantzun nahian, artxibo lan zorrotza egin dute Cira Crespo historialariak eta Elena Ciordia ilustratzaileak kutsu literarioko azterlan hau eraikitzeko. Historiaurretik abiatu eta gure garaira arte, berrogeita hamar emakume baino gehiago aurkezten dizkigute, norbanakoak eta taldeak, betiere bizirik ez daudenak, bizi direnak beren historia idazten ari baitira oraindik. Helburua, argia: zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzea, hots, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzea.

Nafarroako I. Liburu Azoka

Maiatzaren 28an abiatu zen ekimena eta ekainaren 6ra arte hainbat aurkezpen, hitzaldi, mahai-inguru, ipuin kontalari eta tailer eginen dituzte Iruñeko, Tuterako eta Lizarrako liburutegi eta liburu-dendetan. Elizondoko aurkezpena ere ekimenaren parte da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun