Omenaldia eginen diote Ana Mari Marin margolariari bihar

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 27a, 11:00

Bihar 19:00etan Arizkunenean mahai ingurua eta solasaldia eginen dute Ana Mari Marin zena oroitzeko.

Maria Jose Marinek, Pello Fernandez Ollaregik, Salvador Martin Cruzek eta Lander Santamariak hartuko dute parte Pregon kultur aldizkariak antolatutako mahai-inguruan. Iruñean ekainaren 9an eginen diote omenaldia margolariari Kasinoan.

Ana Mari Marin Baztan-Bidasoako margolari garrantzitsuenetariko bat izan zen, olio zein akuarelaz margo faubista, espresionista eta bitalistak pintatu zituenak. Baina pinturaz gain, eragin handiko emakumea izan zen eskualdean kulturalki, sozialki eta politikoki. Joan den urteko abuztuan hil zen Ana Mari Marin, 87 urte zituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun