Garikoitz Floresek irabazi du Izpegiko Igoera aurten ere

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 16:00

Izpegiko III. Rally Igoera izan zuten larunbatean Erratzun, Nafarroako Automobilismo Federazioak Antolatuta.

Garikoitz Flores (Tance Isoramotor Sport) izan da bertze behin azkarrena 03:22ko denborarekin. Arkaitz Ordokik (Ignauto Motorsport), bigarren sailkatuak, 03:23ko denbora lortu du, lehenbiziko postutik arras hurbil, eta haren gibeletik Luis Miguel Alonso (Moncayo Motorsport) 03:34ko denborarekin hirugarren postuan gelditu da. Bruno Scherer (Escuderia Lagun Artea) laugarren sailkatua izan da, 03:34ko denborarekin, baina turismoetan lehenbizikoa. 38 parte hartzailek osatu dute guztira zirkuitua aurtengo rallyan, txapelketako sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.

Iaz Azpeitiko XXXVIII. Urrakiko Igoeran hil zen Iñaki Irigoien Txapu pilotua ere gogoratu nahi izan dute, ibilgailuetan lazo beltz bat paratuz bere omenez.

Ibardingo Igoera

Motorzaleek bertze hitzordu bat izanen dute laster, ekainaren 5ean Ibardingo V. Rally Igoera ospatuko baitute Beran.

Argazkiak: Eguzki Sport

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun