Desbrozatze lanetarako auzolana deitu dute Elizondon larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 21a, 14:00

Oinaskako ibilbidea moldatzen auzolanean ibilitako taldea.

Baztanberri auzoan eta herri sarreran eginen dituzte

Elizondoko herriak auzolana antolatu du maiatzaren 22rako. Baztanberri eta Elizondoko sarrera inguruan eginen dituzte desbrozatze-lanak eta horretarako norberak bere desbrozadora eramatea eskatu dute. Larunbatean 08:30ean egin dute hitzordua Baztanberri auzoan eta gaur izanen da izena emateko hondarreko eguna. Horretarako 699 31 45 14 telefonora deitu behar da. Auzolanaren ondotik hamaiketakoa eskainiko dutela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun