Egun berezi hau ospatzeko, astelehenean, maiatzaren 24ean, 19:00etan ekitaldi xume bat eginen dute Elizondoko liburutegian. Liburuzain gisa lan egin dituztenak gonbidatu dituzte bertara; Maria Angeles Iturralde Arraztoa, Ines Zayas Iturria eta Sonia Lopez Igartua. Nafarroako Gobernuko Liburutegi Publikoen ordezkaria eta Baztango zinegotziak ere bertan izanen dira. Indarrean dagoen edukiera mugatua dela-eta, ekitaldia ez da irekia izanen.