Santxotenak eginen du Erratzuko eskola handitzeko lana

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 17:00

Baztango Udalak Erratzuko eskolako jangela handitzeko lana lehiaketa publikoaren bidez esleitu zuen atzoko Tokiko Gobernu Batzordean.

Erratzuko Santxotena S. L. eraikuntza enpresa izanen da lana egiteko arduraduna, berak egin baitu eskaintza hoberena, 60.715,84 euroko aurrekontuarekin, BEZa kanpo. Lino Plaza arkitektura bulegoak eginen du proiektuaren idazketa eta zuzenketa 4.700 eurotan (BEZa kanpo). Lana aurtengo udan eginen dute, hurrengo ikasturtean Erratzuko ikasleek jangela handiagoa izan dezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun