III. Izpegiko Igoera jokatuko dute maiatzaren 22an

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 19:00

Larunbatean jokatuko da Izpegiko Igoeraren hirugarren edizioa.

Nafarroako Mendi Rallyen Txapelketarako eta Formula Libre Sarirako puntuagarria izanen da Erratzuko proba

Maiatzaren 22an, hilabeteko laugarren larunbatean, Izpegiko Igoeraren hirugarren edizioa izanen dute Erratzun. Motorzaleak ibiltzeko 13:00etan bidea itxiko dute eta 14:30ean hasiko da igoera. Nafarroako Mendi Rallyen txapelketarako, Nafarroako Formula Libre Sarirako eta junior mailako Nafarroako Mendi Rallyen txapelketarako baliagarria izanen da.

Iaz Azpeitiko XXXVIII. Urrakiko Igoeran hil zen Iñaki Irigoien Txapu pilotua gogoratuko dute rallyan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun