Ekintzailetza-gelak programarekin hasiak dira Elizondoko Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 14:04
Lau ekintzaileren bizipenak ezagutu zituzten astelehenean Elizondoko Lanbide Eskolan.

Astelehenean eman zitzaion hasmenta Inizia-Nafarroa Ekintzailetza-gelak Lanbide Heziketan programari Elizondo Lanbide Eskolan. Programa honek, ekintzailetza laborategiak martxan jarriko ditu, Goi Mailako Administraritza eta Finantza ikasketen barrenean. Hainbat tresna bideratzen ditu, sentsibilizazio jardunaldiak, tailerrak, bazkide eta kolaboratzaile sarea sortu, bertan lan egiten duten agenteak uztartuz, hala nola ikasle ekintzaile, irakasle, zuzendaritza taldea eta bazkide kolaboratzaileak agente moduan hartuta. 

Asteleheneko jardunaldi horretan, lau ekintzaileren bizipenekin, programaren Beroketa eta lehenengo ekintza egin dute, 2021-2022 ikasturtean segida izanen duena. Ekintzailetza adibide izan dira, Brandmate Partnes enpresako Paula eta Lucas, PájaroFilms&Trips-etik Ignacio eta Dos de luz-eko argazkilari eta baita, musika arloan, baxu jolea den Xabi ere.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak, Espainiako Hezkuntza eta Lanbide Heziketaren Ministerioarekin lankidetzan, Nafarroako sareko Lanbide Heziketako ikastetxeetan bederatzi ekintzailetza-gela jarriko ditu hasiera batean, gero zabalduz joanen dena. Horietako bat Elizondo Lanbide Eskolan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun