Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte adinekoen egoitzako langileek antolaturiko zortzi egunetako lehenbizikoa arrakastatsua izan zen atzo. Grebaldiaren eskaerak lan baldintza duinak eta lan hitzarmena dira. Bihar bigarren greba eguna izanen da eta atzo bezalaxe, bihar ere, 11:00etan Zahar Etxe atarian eta 19:00etan Elizondoko plazan elkarretaratzeak eginen dituzte.
Maiatzaren 25 eta 27an, eta ekainaren 8,10, 15 eta 17an jarraituko dute grebaldiarekin.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.