'Liburu bat eginen dut' tailerra izanen dute maiatzaren 24an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 20a, 16:00
17:00etan izanen da tailerra, liburutegian.

Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat izanen da tailerra.

Baztango liburutegi publikoaren 50. urteurrenaren harira, maiatzaren 24an, astelehenean, 'Liburu bat eginen dut' tailerra izanen dute Elizondon. 17:00etan dute hitzordua. Jakinarazi dutenez, zortzi eta hamabi urte bitartekoek parte hartu ahal izanen dute eta eserleku kopurua mugatua izanen da. Informazio gehiago nahi dutenek Baztango liburutegira joz edo deituz eskuratu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun