Pregón aldizkariak antolatuta omenaldia eskainiko zaio Ana Mari Marin zenari Elizondoko Arizkunenea kultur etxean maiatzaren 28an eta ekainaren 9an Iruñeko Kasinoan.
Maiatzaren 28an, ortziralean 19:00etan Arizkunenea kultur etxean mahai-ingurua eta solasaldia izanen dute, Pello Fernández Oyaregui, Salvador Martín Cruz, Maria Jose Marin eta Lander Santamariaren parte-hartzearekin.
Baztan-Bidasoko margolarien dekanoa
Ana Mari Marin Baztan-Bidasoaldeko eskolako margolari dekanoa eta garrantzitsuenetako bat izan zen. Pello Fernández Oyareguik aipatu digunez, «kolorez beteriko margo faubista, espresionista eta batez ere bitalista margotu zuen, olioz zein akuarelaz». Pinturan egindako ibilbidearekin batera, gainera, «jardun kulturala, soziala eta politikoa burutu zuen, erreferente bihurtuz». Joan den urteko abuztuan hil zen Ana Mari Marin, 87 urte zituela.