Martxoaren 18an hasi ziren luxuzko hotela, 22 hektareako golf zelaia eta 228 etxebizitza turistiko egiteko lanak. Geroztik, Aroztegiko eremuetan hasitako lanak gelditu eta, apirilaren 23an, TEX enpresak bere makinak eraman zituen. Orain, auzitegietan aurkeztutako helegiteei buruz Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak bere ebazpenak argitaratu bitartean, jendetza bildu da proiektua gelditzea eskatzeko.