'Liburu libreak' erakusketa bisitatzeko aukera astelehenetik aitzinera Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 14a, 20:00

Erakusketa liburutegian ikusi ahal izanen da.

Ekainaren 4ra arte bisitatu ahal izanen da Baztango liburutegi publikoan.

Baztango Udalak, Artea eta Kultura egitasmoaren barne, 'Liburu libreak' erakusketa antolatu du. Astelehenean, maiatzaren 17an irekiko dituzte ateak eta ekainaren 4ra arte bisitatu ahal izanen da Baztango liburutegi publikoan. Liburutegiaren 50. urtemugari keinu egin bitartean, irakurzaleek Itziar Alforja, Fernanda Alvarez, Jose Mari Ascunce Parada, Lola Azparren, Puri Bermejo, Irene Cabañas, Blas Campos, La Chincheta Bruna, Alba Garcia, Txema Goldaratz, Raquel Ingles Craqui, Josan Lopez de Pariza, Eva Morant Artazcoz, Gonzalo Nicuesa, Alicia Otaegui, Mari Jose Recalde, Fabiola Ruiz, Juan Sukilbide, Elur Ulibarrena, Hector Urra, Lourdes Urricelqui Redin eta Kontxesi Vicente artisten lanaz gozatu ahal izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun