Lekarozko Aroztegia proiektuaz

EHNEk larunbatean Elizondoko manifestaziorako joateko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 16:30

Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak maiatzaren 15ean Elizondoko plazatik 17:30ean abiatuko den manifestaziora joateko deialdia egin du.

Bertan parte hartuko duela iragarri du sindikatuak, 'Hau ez da landa garapena' dioen pankarta baten lelopean. Aroztegiko proiektua «ingurune, kultura, hizkuntza eta bertako idiosinkrasia errespetatzen dituen landa garapen orekatu baten kontrako hirigintza sustapen basatia» dela salatu dute. Gaur egun Baztanen dagoen landa-turismo eskaintza «Nafarroako Benidormen» bihurtzea nahi ez dutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun