Urritzateko Sumutsuan urte hasierako euriteak egin zituen kalteak moldatu berri ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 14a, 18:00
Lanak egin ondotik honako itxura hartu du inguru horrek.

Iazko abuztuan, Urritzateko Sumutsu inguruko bideetan lanean ibili zen udala 2014an eta 2015ean euriak egindako kalteak konpontzen. Orduan 110.607,85 euro inbertitu zituen guztira. Aurten ere, urtearen hasmentan, toki beretsuan bertze lurmendi bat gertatu zen eta orain drainatze lanak eta lur mugimenduak egin behar izan dituzte. Altzugaraik egin ditu lanak 47.619,48 euroko aurrekontuarekin eta zuzendaritza lanak LKS enpresak egin ditu, 7.119, 53 euroko aurrekontuarekin. Osotara 54.819,01 euroko inbertsioa egin du Baztango Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun