Baztango Udaleko informazio turistikorako bulegoan teknikari laguntzaile bat behar da. Teknikariak ekainaren 15etik irailaren 15era bitarte bisitari jarioari Elizondoko turismo bulegotik norabidea ematea izanen da eta turismo teknikariarekin eta zinegotziarekin koordinatuz lan egin beharko du.
Hiru hilabeteko kontratua, jardunaldi osoan eta malgua eskainiko dute eta honakoak dira izangaiek bete beharko dituzten baldintzak: Batxilergoa edo baliokidea izatea, B gidabaimena izatea, C1 euskara maila izatea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskatzaile gisa egotea (948 45 00 39 telefonora deituz eman daiteke izena).
Dokumentazioa maiatzaren 21era arte, hau da, ortziralera arte (14:00) aurkez daiteke udal bulegoetan hitzordua eskatuz (948 58 00 06 telefonoan) edo erregistro elektroniko bidez. Oinarri guztiak www.baztan.eus helbidean daude irakurgai.
Informazio gehiago nahi duenak 948 58 00 06 telefonora deitu edo baztan@baztan.eus helbidera idatz dezake.