Bi asteotan ezin izanen da N-121-Ako Almandozko irteera hartu Berroeta aldetik

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 13a, 07:00

NA-1210 errepidea moztuta egonen da, hodi bat aldatu behar dutelako Mariezkurrenako langileek

Maiatzaren 13tik aitzinera, eta bi asteko iraupenarekin, N-121-A errepidetik Basaburura eta Irurita aldera hartzen duen NA-1210 errepidea moztuta egonen da 14,950 kiometroan Errepide azpitik pasatzen den hodi bat aldatu behar dute eta 6 metro baino gehiagoko altuera duen eskabazioa egin behar dute.

Obrak direla eta, Irurita, Ziga, Aniz, eta Berroetako bizilagunek ezin izanen dute Almandozko irteera hartu eta alderantziz. Hortaz, Zozaiaraino jautsi beharko dute buelta emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun