'Emozioak koloretan: Baztan, beste begirada bat' erakusketan bortz emakumek margotutako koadroak izanen dira ikusgai: Mila Esteban, Blanca Jimenez, Isabel Olondriz, Mari Puy Luquin eta Ana Gonzalez Diez (Ananda). Larunbatean 12:00etan izanen da aurkezpena eta 15 egunez bertan egonen dira margolanak; astelehenetik ortziraletara 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Erakusketa osasunaren prebentziorako neurriekin antolatu dute.