Josu Elberdin, Izaro, Anje Duhalde, Queen eta gaztetxoek urtean zehar landutako bertze hainbertzeren kantuak abestu zituen Elizondoko abesbatza ttikiak. Edukiera errespetatuta, jende aunitz bildu zen bertan igande arratsaldean. Musikarien laguntza ere izan zuten; Amaia Cordoba pianoan, Guru Aizpuru akordeoiarekin eta Miren Altxu perkusioaren arduraduna.
Etorkizunera begira, laster emanaldi berriak eginen dituztela iragarri dute; Urdazubin eta Iruritan, Iruritako dantzariekin batera.
Argazkiak: Jaime Viguria