Elizondon maiatzaren 22an eginen duten auzolanerako jendea behar dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 11a, 19:00
Oinaska inguruan elizondoar eta elbetear kuadrilla ederra aritu zen bideak egokitzeko lanean.

Sasiak mozteko jendea nahi dute eta parte hartu nahi dutenek maiatzaren 21a baino lehen izena eman behar dute 699 31 45 14 telefonora deituz.

Baztanberri auzoan eta Elizondoko sarrera inguruan auzolana eginen dute maiatzaren 22an, hurrengo larunbatean. 08:30ean hasiko dira eta sasiak mozteko makinarekin aritzeko jendea behar dutela jakinarazi dute. Auzolanean parte hartu nahi dutenek aitzinetik izena eman behar dute 699 31 45 14 telefonora deituz. Bakoitzak bere materiala eraman beharko du eta auzolanaren ondotik boluntarioentzat hamaiketakoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun