Modu batera edo bertzera, Baztango hainbat herritarrek Aroztegiko lanen kontra sortu den Aroztak herri-ekimena babestu nahi izan dute. Hainbat herritan argazkiak atera eta maiatzaren 15ean Elizondon eginen duten manifestazioarekin bat egiteko deia zabaldu dute. Gartzainen gaur, maiatzaren 7an, 19:30ean dute hitzordua eta Anizen maiatzaren 9an, igandean, bilduko dira, ordu berean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!