Bizikleta martxaren lehenbiziko etapa maiatzaren 14an izanen da, 48,5 kilometroko ibilbidea:
- 15:30ean Iruñetik (Nafarroako Gobernuak Karlos III etorbidean duen egoitza nagusitik) irteera
- 16:30ean Berriozarren
- 17:20ean Erizen
- 17:50ean Irurtzunen
- 19:30ean Lekunberrin
- 20:30ean Leitzan
- 21:00etan Leitzan afaria eginen dute (5 euroren truke)
Bigarren etapa maiatzaren 15ean izanen da, 42,4 kilometroko ibilbidea:
- 09:00etan gosaria eginen dute (5 euroren truke)
- 10:30ean Leitzatik abiatuko dira
- 11:30ean Ezkurran
- 12:00etan Zubietan
- 12:30ean Donezteben atseden eginen dute
- 13:00etan Doneztebetik irteera
- 13:30ean Oronozen
- 14:00etan Elizondora iritsiera
- 14:30ean Elizondon bazkaria eginen dute (5 euroren truke)
Martxako parte hartzaileak Elizondon eginen den mobilizaziora batuko dira 17:30ean Elizondoko plazan.
Interesatuek kanpin denda, lo-zakua eta esterila eraman beharko dute. Izena emateko 601 117 748 telefono zenbakia eta irunerrikoaroztak@gmail.com helbide elektronikoa jarri dituzte eskuragarri. Gainera, Elizondotik autobusean itzultzeko aukera izanen dute interesdunek 5 euroren truke. Izena emateko epea asteazkenean 20:00etan akituko da.