Maiatzaren 9an 17:30ean herriko talde argazkia eginen dute Lekarozen manifestazioaren alde. Ondotik, 18:00etan bi kontzertu izanen dituzte; Petti abeslaria izanen da lehenbiziko eta Lau Haizetara taldea hurrengo. Haur, gazte eta helduei hurbiltzera animatzeko deia egin dute lekaroztarrek.
Aroztegiko proiektuaren kontrako mugimenduaren parte dira azken astetan antolatzen ari diren ekimenak (kontzertuak, talde argazkiak, elkarretaratzeak...), jendeak aukera desberdinak izan ditzan mugimenduari babesa erakusteko.