Zolaberritze lanak egiten ari dira Oronozko tunelaren eta Arraioz eta Iruritako biribilgunearen artean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 6a, 11:00

Mariezkurrena enpresak jakinarazi duenez, gaur eta bihar N121-B errepidean zolaberritze lanetan arituko dira, Oronozko tuneletik hasita Arraioz eta Iruritako biribilguneraino.

07:30ean hasi dituzte lanak eta 19:30a arte ariko dira lanean gaur eta bihar, maiatzaren 6a eta 7a. Lanean ari diren bidenabar, ibilgailuei aldizkako pasabidea emanez kontrolatuko dute trafikoa. Honez gain, aste honetan N121-A errepidean Zozaiatik Arraizko bentetara egindako zolaberritze lanak akitu dituztela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun