Autobusa antolatu dute Elizondotik maitzaren 7an Iruñeko mobilizaziora joateko

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 5a, 18:00

Ernai Baztanek antolatua, ortzirale honetan 16:30ean aterako da autobusa Elizondotik, Iruñean 18:00etan eginen den mobilizaziora joateko. 20:00etan eginen du itzulera. Izena emateko 638 960 864 telefono zenbakia paratu dute eskuragarri.

Maiatzaren 7an Ernaik antolatutako mobilizazioak izanen dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan 18:00etan. Iruñean, San Frantzisko plazatik abiatuko da. Pandemiak areagotutako gazte langabeziaren gorakada, emantzipatzeko zailtasunak, ikasketa prozesuak garatzeko ezintasunak eta ondorio psiko-sozialak salatuko dituzte bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun