Aroztegiko lanen kontra sortu den Aroztak herri-ekimenarekin bat egiten dutela adierazteko, Berroeta, Arizkun, Oronoz eta Erratzuko herritarrek argazkia ateratzeko hitzordua izan zuten. Orain, berriz, Elizondon biltzekoak dira. Ortziralean, maiatzaren 7an, 19:00etan dute hitzordua herriko plazan. Bide batez, maiatzaren 15ean egitekoa duten manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.