'Hutsuneak' ipuin-kontaketa astelehenean Arizkunenea kultur etxean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 5a, 10:00

Zazpi urtetik goitikoendako ipuin-kontaketa izanen da.

Ameli eta xirrikituen jostunek ipuin-kontalariaren eskutik 16:45ean hasiko da kontaketa.

Heriotzaren aurpegiak ardatz dituen 'Hutsuneak' ipuin-kontaketa izanen dute astelehenean Arizkunenea kultur etxean. Entzuleei irri eginarazteko, emozioak kanporatzeko, harritzeko, elkar zaintzeko eta hunkitzeko hitzordua dakar Ameli eta xirrikituen jostunek ipuin-kontalariak. Zazpi urtetik goitikoendako kontaketa izanen da eta 16:45ean hasiko da. Aitzinetik, lekua eskatzeko, 689 03 50 78 telefonora deitu behar da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun