Baztango Kirol Elkartean hasi zen Karrikaburu futbolean, baina gazte fitxatu zuen talde gipuzkoarrak, infantilen ari zenean. Geroztik, ibilbide paregabea izan du eta aurten liga espainiarreko golegile nagusia izan da, 25 golekin 23 partidutan. Hau dela eta, aurten ere bere kontratua luzatzea erabaki du klubak, 2026ko ekainaren 30a arte. Hirugarren mailan jokatu ditu Karrikaburuk partida gehienak denboraldi honetan, baina Xabi Alonsok gidatutako bigarren B mailako Sanse taldean ere aritu da.