Aste osoan zolaberritze lanetan ariko dira Arraizko Benta eta Zozaia artean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 11:30
Aste honetan, hainbat kasutan Belateko gainetik desbideratuko dute trafikoa edo txandaka emanen dute bidea.

Aste honetan, N-121-A errepidean, 25. kilometrotik (Arraizko Benta)  39. kilometroaren (Zozaiako bidegurutzea) tartean zolaberritze lanak eginen dituzte Mariezkurrena enpresako langileek. Lanean 07:30ean hasiko dira eta 19:30ak arte eta hainbat kasutan Belateko gainetik desbideratuko dute trafikoa edo txandaka emanen dute bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun