Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Bizikleta martxa eginen dute Iruñetik Elizondora, Leitzatik pasatuta, Aroztegiko makroproiektua gelditzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 14:00

Maiatzaren 15ean, larunbata, Elizondoko plazan eginen den manifestaziora batzeko, bizikleta martxa eginen dute Iruñea eta Leitzatik, Iruñerriko Aroztak antolatua.

Maiatzaren 14an Iruñetik (Nafarroako Gobernuak Karlos III etorbidean duen egoitza nagusitik) abiatuko da bizikleta martxa 15:30ean Leitza aldera. Hurrengo egunean, larunbat goizeko 10etan abiatu dira Leitzatik Elizondora. Arratsaldean, Elizondoko plazan bortzak eta erdietan eginen den manifestazioan batuko dira baztandarrekin, Aroztegiko proiektua gelditzea eskatzeko. Parte hartzeko, kanpin denda, lo-zakua eta estera eraman beharko du bakoitzak gaua pasatzeko. Izena emateko, 601 117 748 zenbakira edo irunerrikoaroztak@gmail.com helbidera idatzi beharko dute interesatuek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun