Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztek deitutako manifestaziora batzeko deia egin dute Baztango hainbat herritan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 11:00

Aroztegiko proiektuaren kontrako mugimenduari elkartasuna adierazteko, Baztango hainbat herritako plazetan elkartu dira asteburu honetan herritarrak argazki bat ateratzeko. Honekin, Berroeta, Arizkun, Oronoz eta Erratzuko herritarrek maiatzaren 15ean 17:30ean Elizondoko plazan eginen den manifestaziora animatu nahi izan dute jendea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun