'Bideak' dokumentala aurkeztuko dute Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 30a, 13:00

Eskualdeko hainbat herritan ibili ondoren, Baztanera ailegatuko da dokumentala. Amaiurren izanen da emanaldia maiatzaren 2an 17:00etan.

Xabier Unanua Goikoetxeak zuzendutako eta Aritz Ganboa de Miguelek idatzitako film dokumental honek Aritz Ganboa artzainaren erronka kontatzen du. Arruaztuik (Sakanan) Izabara (Erronkarin) egindako ibilbidea erakusten du, ia 170 kilometroko bidea Idiazabalgo gasna bat Erronkari bertze batekin elkartzeko. Bidean gertatutako eta ezagututako guztiak biltzen ditu dokumental honek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun