Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegia inguruko bi ibilbideak egitera animatu dituzte herritarrak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 27a, 16:00

Herritarrek kanpaldian segitzen dute.

Bere garaian, Aroztegia... eta gero zer? plataformak prestatu zituen ibilbide laburra eta luzea Aroztegiko inguruaz gozatzeko.

Aroztegiko lanen kontrako kanpaldian daude herritarrak kanpaldian segitzeko borondatea agertu dute. Bazter batetik eta bertzetik babes keinuak eta mezuak hartu dituzte eta kontent daude bildu dituzten erantzunekin.

Hauei elkartasuna adierazteko, Aroztegiko inguruetan barrena egin zituzten bi ibilbideak (laburra eta luzea) egiten hasi da jendea. Inguruaz gozatu bidenabar, aldarrikapen gisa itzuli bat ematera animatzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun