Baztanen, film batean agertzeko euskaraz dakiten haurrekin castinga egin nahi dute

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 26a, 15:00

Paul Urkijoren hurrengo film baterako euskaraz dakiten haurren bila dabiltza, Baztanen eta Iruñean.

Paul Urkijo (Errementari, 2017) zuzendaria Irati filma irailean grabatzen hasiko da. Euskara zaharrean grabatuko dute abentura eta euskal mitologiari buruzko film berria. Castingerako, 7-10 urte bitarteko nesken eta 7-13 urte bitarteko mutilen bila dabiltza, euskaraz dakitenak. Interesatuek haurraren argazki bat, sortze-data eta bizilekua txabeyflorcasting@gmail.com e-Postara bidali beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun