Mobilizazioa eginen du LABek maiatzaren 1ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 28a, 08:00

Euskal Herriko bertze hainbat herritan bezala, mobilizazioa eginen dute Elizondoko plazan larunbat honetan 12:00etan, Langilearen Nazioarteko Eguna dela eta.

Iruñean, Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta bertze 21 herritan eginen dituzte mobilizazioak asteburu honetan LABek deituak. Sindikatuak salatu duenez, pandemiak lehendik zetorren krisia azkartu du; larrialdi klimatikoa, migrazio mugimendu masiboak, zaintza sistemaren gabeziak, enplegu suntsiketa... eta herritarrak honen kontra mobilizatzera deitu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun