Eguna ailegatu baino aste bat lehenago, alkatea Anizko haurrekin bildu zen eginen zenaren nondik norakoak azaltzeko. Anizko haur guztien artean istorio bat osatzea izanen zen aurtengo zeregina. Haur bakoitzak hasita zegoen ipuin zatiari jarraipena eman zion, aitzinetik egindako zozketaren arabera, zegokion egunean aitzineko haurrak pasatutakoa leitu eta berea osatuz. Istorioaren akabaila aniztar heldu batek egin zuen eta bera izan zen ipuina oso-osorik leitu zuena. Ipuina aditu ondotik, frontoian berean mural gisako bat egin zuten ipuinak sorrarazi zien edozein irudi marraztuz. Haurrak ez ezik, gurasoak ere aritu ziren margotze lanetan.
Argazkiak eta testua: Maitane Maritorena.