Xuriain, Saioa eta Egurtegi inguruetan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak aste honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 23a, 15:00

Arkupeak elkarteko mendizaleak Baztan aldean ibili dira hilabete honetako txangoan. Apirilaren 20an, asteartean, 34 mendizale Xuriain, Saioa eta Eurtegi mendietara igo ziren. Mendizaleek aipatu digutenez, «eguraldi bikaina, animoak lainoetan eta kolesterola...oin azpian!». Umorez ere ongi dabiltza, bistan da!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun