Iruñerriko hainbat eragile eta norbanako elkartu dira TEX enpresaren atarian, Aroztegiko obrak geldi ditzan exijitzeko, Izan ere, azpimarratu dutenez, «hau ez da baztandarrek soilik pairatuko duten turistifikazio arazo bat, Nafarroak eta Euskal Herri osoak baizik».
Elkarretaratzean aipatu dutenez, «266 bigarren etxebizitza, hotela eta golf zelai bat bilduko dituen makroproiektu hau Nafarroan azken urteetan burutuko den pelotazo urbanistikorik handiena izanen da. Baztango Udala eta herritarren borondatearen kontra, Nafarroako Gobernuak UGPS delako trikimailu juridikoa aplikatu du, ilegalki hasiera emanez».
Argi eta garbi salatu nahi izan dute «Geroa Bai eta PSN alderdien jarrera. Haien burua aurrerakoi eta ekologistatzat duten alderdi hauek haien poltsikoak bete eta amalurra suntsitzen duten proiektu guztiak sutsuki defendatzen dituzte». Hau dela eta, Lekarozen egiten ari diren erresistentzia kanpaldian parte hartzeko deialdia egin dute, «goizero presentzia polizialaren gainetik obrak gelditzen ari baikara».
Azkenik, maiatzaren 15ean, 17:30ean Elizondoko plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deialdia egiten egin dute, «Nafarroako herri borrokaz Aroztegia geldituko dugu!», adieraziz.
Enpresan eskutitza
Enpresan eskutitz bat ere utzi dute ekintzaileek, gazteleraz idatzia:
Miembros de la direccion de TEX
Somos un grupo de ciudadan@s que hemos decidido organizarnos para parar el macroproyecto de Aroztegia.
Llevamos una semana acampad@s en las inmediaciones de Lekaroz, en nuestras tierras, praderas y arboles que nos han visto llorar, reir, jugar y crecer. Un terreneno en el que veis una oportunidad de enriqueceros a costa de destruir nuestro pueblo.
Exijimos la inmediata paralizacion del proyecto, no podeis eludir vuestra responsabilidad en este conflicto. Seguiremos plantandonos en frente de vuestra maquinaria.
Muchas gracias por vuestra atencion.
Aroztak