Sasiak garbitzen aritzeko traktore gidaria behar dute Baztanen

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 22a, 14:00

Sasiak garbitzeko traktore gidaria behar dute Baztanen.

Interesa dutenek apirilaren 28ra arteko epea dute izena emateko.

Baztango Udalak sasiak garbitzen aritzeko aldi baterako traktore gidaria behar du. Zazpi hilabeteko kontratua eskainiko dute eta D mailako ordainsaria izanen du. Hautagaiak hilabeteko proba-aldia izanen du.

Izangaiek, deialdian parte hartzeko, bertzeak bertze, hamasei urteak beteak izan beharko dituzte eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute. Horrez gain, ahozkoan C1 euskara maila eskatuko zaie (agiririk izan ezean mailaketa proba eginen da). Era berean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskolako graduatua beharko dute, baita B1 motako gida-baimena ere. 

Eskabideak Baztango Udaleko bulegoetan aurkeztu beharko dira eta epea apirilaren 28an akituko da 14:00etan.

Hautaprobak

Hautaproben prozesua maiatzaren 3ko astean hasiko da eta datak aldez aurretik jakinaraziko dira udalaren iragarki taulan eta webgunean. Proba praktikoak gehienez ere 70 puntu eskuratzen ahalko dituzte eta lehiaketaldiak (meritu akademikoek, formakuntzek eta lan-esperientziak) 30 puntu balioko ditu gehienez. Informazio guztia eta eskabide orria hemen daude eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun