Baztandarra txirrindulari taldeko hiru txirrindulari Nafarroako selekzioarekin ariko dira Alacanten

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 21a, 11:00
Iruritako Hodei Aleman jubenil mailako Nafarroako selekzioarekin lehiatuko da igande honetan Tibin (Alacant).

Tibin jokatuko den mendi bizikletako Superprestigio proban ariko dira Hodei Aleman iruritarra jubeniletan eta Unax Eraso iruritarra eta Eneit Bertiz sunbildarra kadetetan

Baztandarra txirrindularitza elkarteko kadete eta jubenilak denboraldi arrakastatsua egiten ari dira mendi bizikletan. Orain artean burutu diren probetan aitzineko postuetan ibili dira, eta horrek saria ekarri die. Izan ere, Nafarroako selekzioaren deia jaso dute bi kadetek (Unax Eraso iruritarrak eta Eneit Bertiz sunbildarrak) eta jubenil batek (Hodei Aleman iruritarra) apirilaren 25ean Tibin (Alacant) jokatu behar den Superprestigio proban parte hartzeko.

80 haur entrenamenduetan

Honetaz gain Baztandarra Txirrindularitza Elkarteko eskola duela hilabete bat hasi zen entrenamenduekin eta bertan 80 haur inguruk parte hartzen dute. Baztandarra taldeko kadete, jubenilak eta Ivan Villoria iruritarra (Ermitagaña) izaten dira haurrei erakusten laguntzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun