Eskutitzen arazoa konpontzea eskatu du Baztango Geroa Baik

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 20a, 18:00
Elizondoko karrika batzuen izenak aldatu zituzten 2012an.

Geroa Baik jakinarazi duenez, 2012an aldatu ziren karrika izen eta atari zenbaki batzuek «arazoak sortzen dituzte» oraindik ez direlako eguneratu.

Baztango Geroa Baik Nafarroako Gobernuaren eskutitzak jasotzen ez dituzten elizondoarren arazoa konpontzeko mozioa aurkeztu du udalbatzan. 2012an karrika batzuen izenak eta zenbait atariren izenak aldatu ondotik, udalak Nafarroako Gobernuari aldaketen berri eman zion. Hala ere, «gaur egun helbide zaharretara bidaltzen dituzte eskutitzak». Hori horrela, Geroa Baik Gobernuak datu basea eguneratzea proposatu du eta, era berean, herritarrek aldaketak jakinarazteko Iruñera joan beharrik ez izatea eskatu du. Horretarako, udala bitartekari lanaz arduratzea nahi dute, «jabeei helbideak eguneratzeko beharra gogoraraziz eta horren gaineko jarraipena eginez».

Bertzalde, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikotik Covid-19 helbidera eskutitzak bidaltzen ari direla jakinik eta Baztanen halakorik ez dagoela kontuan hartuz, baztandarrei posta helbideetara bidaltzeko eskatzea nahi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun