Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko eremuetan «egiten ari diren txikizioa gelditu arte» akanpada hasi du Aroztak mugimenduak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 08:00

Atzo ortziralea berriz ere gelditu zituzten Aroztegiko eremuetan lanean ari diren makinak eta «erresistentzia akanpada» egiten hasi ziren Aroztak mugimenduko ekintzaileak. «Txikizio hau gelditu arte», erresistentzia borrokarekin «bat egiten duten guztiak hurrengo egunetako mobilizazioetan parte hartzeko gonbidapena» zabaldu dute.

Aroztak mugimenduak ohar baten bitartez jakitera eman duenez, «gure eskakizunei entzungor egin dietela ikusi dugu, bai Nafarroako Gobernuak baita proiektu honen promotore den Palacio de Arozteguía SL enpresak ere. Argi utzi dute gaur ere ez dutela suntsiketa honekin bukatzeko inongo asmorik. Gaur ere, haiek bidalitako polizia izan dugu herritarrak jazartzen, bide publikoak mozten eta gure aldarrikapen eskubideak urratzen isunen mehatxupean». «Honen aitzinean, berriro ere erran nahi dugu ez garela kikilduko. Ez Lekarozko herriak, ez Baztanek babesten ez duen pelotazo urbanistiko honek ez duela inongo zilegitasunik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun