Joan den urtean ospatu ezin izan bazuten ere, indartsu bueltatuko da aurten Liburuaren Eguna Anizera. Alkateak batzar bat egin zuen herriko haurrekin ekitaldiaren nondik norakoak lotzeko eta sormen lana nola eginen duten azaltzeko. Anizko haurrek ipuinaren prestaketak hasi dituzte dagoeneko, ortzirale ilunabarrean frontoian eginen duten ipuin kontaketa antolatzeko.