Oinaska ur-jauziaren inguruan eginen duten auzolanerako jendea behar dute. Elizondoko alkateak eta kargudunek sinatutako oharraren bidez, «motozerra edo sasiak garbitzeko makina erabiltzen duen edo eskulanetan aritzen» direnei parte hartzeko deia egin diete. Parte hartzeko, aitzinetik izena eman behar dela ere jakinarazi nahi dute eta horretarako azken eguna ortziralea izanen da (14:00 arte). Izena emateko izen-abizenak eta NAN zenbakia 699 31 45 14 telefonora bidali behar dira. Hala, izena ematen dutenei asegurua eginen zaie. Auzolana goizez bakarrik eginen dute eta hori akitutakoan boluntarioendako hamaiketakoa emanen dutela adierazi dute.