Muxuaren eguna ospatu dute Baztan Ikastolan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 13a, 10:30

Muxuaren nazioarteko eguna da gaur, apirilaren 13a, eta bideo hau egin dute Baztan Ikastolako ikasleek ospatzeko.

Testu hau bidali digu Baztan Ikastolak:

APIRILAREN 13a MUXUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 13an muxuaren nazioarteko eguna ospatzen dute batzuk. Muxua maitasunaren hizkuntza unibertsala da. Pertsonen arteko lotura estutzen duen ekintza bat da, horren bitartez afektua edo agurra froga dezakegulako. Horrelako keinu xume batek gure gizartean duen garrantzia argi eta garbi ikusten da. Egun, pandemiaren egoera dela eta, ezin ditugu nahi bezain beste muxu eman, baina gordeko ditugu egoera hobetzen denerako. ADI, ez da kirol jarduera bat, baina ia ehun eta berrogeita hamar gihar mugitzea eskatzen du. Gozatu MUXUEZ nahi duzuenean eta nahi duzuenekin!!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun