Boluntarioak behar ditu Baztango Udalak txertaketen egunetan laguntzeko

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 13a, 08:00

Apirilaren 19an 80 urtetik goitiko herritarrei bigarren dosia emanen diete eta apirilaren 20an 70-80 urte bitartekoen txanda izanen da.

Elizondoko Baztan Pilotalekuan hartuko dute berriz ere Baztan, Urdazubi eta Zugarramurdiko 80 urtetik goitikoek txertoa heldu den astelehenean. Hurrengo egunean, 70-80 urte bitartekoak deituak izanen dira haien lehenengo txertoa hartzeko.

Bilduko den jendetza aurreikusita, antolakuntzari aurre egiteko boluntarioen bila dabil Udala. Txandak antolatuko dituzte horretarako astelehenean, 09:00etatik 12:00etara eta 12:00etatik 15:20ra. Astearteko ere goiz eta arratsaldeko txandak aurreikusi dituzte, nahiz eta ordu zehatzik ez jakin oraindik. Interesatuek 948 580 006 telefonora deitu dezakete izen-abizenak eta telefono zenbakia emateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun