Oronoz-Mugairiko suhiltzaileen parkerako Ibilgailu berria erosi du gobernuak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 9a, 13:00

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 763.000 euroko inbertsioa eginda, hiru ibilgailu erosi ditu eta horietako bat Oronoz-Mugairiko suhiltzaileen parkerako izanen da. Ibilgailuek landa eremurako eta baso-lurretarako egokia den auto-bonba arina dutela gaineratu du eta bi mila litro ur sartzeko gaitasuna duen zisterna.

Horrekin batera, 2021 bukaeran eta 2022 hasieran Nafarroako suhiltzaileen parkeetarako hamaika ibilgailu erosteko asmoa omen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun