Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko proiektuaren kontrako elkarretaratzea egin dute Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 8a, 08:00
Lekarozko plazan egin zuten elkarretaratzea asteazken arratsaldean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Aroztegia...eta gero zer? plataformak eta Baztango Gazte Asanbladak apirilaren 7an elkarretaratzea egin dute Lekarozen, «Tex enpresak Aroztegiko obrak hasi dituela». Agerraldian aipatu dutenez, «lekaroztarrak eta baztandarrak behin eta berriz agertu dira proiektuaren kontra. Baztango Batzar Nagusia eta Udala ere bai. Obren esleipena bertan behera utzi zuen kontratuen auzitegiak, Nafarroako Gobernua jakitun da baino bertze behin ere enpresak alfonbra gorria du nahi duena egiteko». Argazkia: Juan Mari Ondikol

Egoera honen aitzinean antolatzera eta ondoko egunetan eginen diren ekintzetan parte hartzera deitu dute Baztango Gazte Asanbladak eta Aroztegia...eta gero zer? plataformak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun