Baztango parkeen eraldaketen inguruko solasaldia Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 7a, 16:00

Euskal Herriko Oinherri egitasmo pedagogikoaren barnean dago Kerizu Beretik Baztango proiektua. Haur eta nerabeentzako aisialdi hezitzaile, anitz eta euskaldunean aritzea du helburu ekimen honek, auzolan eta parte-hartzean oinarrituz.

Apirilaren 17an, 11:00etatik aitzinera eginen dute Haurren Baztan auzolanean eraiki: gure herrietako parkeak birpensatzen izeneko solasaldia. Lehenik, ongi etorria eman eta Kerizu Beretik proiektuaren historia laburra azalduko dute. 11:30ean, Oinherri eta herri hezitzaileen sarearen egitekoaz jardungo da Maite Azpiazu. Akitzeko, 12:00etan aisialdi hezitzaile eta parkeen bizitzeko modu berrien inguruan solastatuko da Txusma Azkona.

Arizkunenea kultur etxean eginen dute, eta segurtasun neurriak beteta, edukiera mugatuko solasaldia izanen da. Bertaratu nahi dutenek 689 035 078 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun